Festetarako Herrirak antolatutako hiru ekitaldi debekatzea eskatu du AVTk

Guaixe 2013ko uztailaren 23a

Berri agentziek zabaldu dutenez, Asociación de Victimas del Terrorismok (AVT) Herrirak Olatzagutiko festetan antolatutako hiru ekitaldi debekatzea eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalean: ostegunean, 13:00etan, preso eta iheslarien aldeko brindisa; hileko azken ostiralero egiten den kontzentrazioa eta ostiralean bertan preso eta iheslarien alde iragarritako afaria. AVTren iritziz ekitaldi horiek delitua dira: terrorismoari gorazarre egitea. Elkartearen arabera ekitaldien helburua "ETAko presoei elkartasuna adieraztea da, ETAko preso eta iheslarien giza eskubideak aldarrikatuz, haiei elkartasuna adierazi ETAko kide izateagatik eta haien delitu curriculum-a goretsiz".