Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako eskaintzaren barruan, Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak kayak jardunaldia antolatu du asteartean, garilaren 30ean, 17:30ean Uharte Arakilgo igerilekuetan, Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Izena ematekoEkimena dohainik da, baina izena eman beharko da Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Horretarako gaurkoa, garilaren 26a, da azken eguna. Igandean piragua eta espeleologia egiteko aukeraMank-eko kirol zerbitzuak lagunartean edo familian piragua eta espeleologia egiteko aukera eskainiko du igandean. Goizean, 10:00etan, piraguan ibiltzeko aukera egongo da Arakil ibaian, eta arratsaldean, 16:00etan, espeologia ikastaroa eskainiko dute Kaxkardi elkarteko monitoreek Urbasako Laminatutu kobazuloan. Sorosle ikastaroa atera daMank-eko kirol-teknikari Amaia Gerrikagoitiak azaldu digunez, eta nahikoa izena emate egon direnez, abuztuaren 19tik irailaren 6ra bitarteko igerilekuko sorosle izateko ikastaroa egin egingo da. Oraindik ere tokia dago eta 16 urtetik gorako interesatu guztiek izena eman dezakete. Ikastaroa Altsasuko Zelandi igerilekuan eginen da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Prezioa 430 eurokoa da, baina diru-laguntzak jasotzeko aukera dago. Izena emateko Mank-eko kirol zerbitzura jo (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).