Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Defentsaren eskaerarekin bat egin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak eta Joseba Garmendia Albarracin 35/02 auzian ez dela epaitu behar uste du. Altsasuarra ez epaitzeko eskatu du fiskalak lehendik ere Udalbiltza auzian "talde terroristako kide" izateagatik epaitua eta absolbitua izan zelako. Espainiako legediaren arabera ezin da inor bi aldiz epaitu delitu bera egotzita. Akusazio partikularrek euren iritzia eman ondoren hartuko du epaileak erabakia. Lastailaren 17an hasiko dira 35/02 auzia epaitzen Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2002an Batasunako kide ziren 40 kide epaituko dituzte. Herriko tabernen bitartean ETA finantzatzea leporatuta epaituko dituzte. Auzipetuen artean daude Juan Kruz Aldasoro, Jaione Intxaurraga eta Joseba Garmendia. Aurrenekoarendako 10 urteko espetxe zigorra eskaera egin du fiskaltzak eta beste biendako 8 urtekoa. Gainera, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte "erantzule zibil" izatea egotzita. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkartea.