Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Presoen Euskal Herriratzea eta sakabanaketa bukatzeko eskaerak errepide bazterrera eramanen du Etxerat-ek larunbateanPreso politikoen senideak eta lagunak biltzen dituen Etxerat elkarteak deituta igandean Euskal Herriko bost hondartzetan mobilizazioak egin ziren. Sakandarrak Hendaiako hondartzan izan ziren. Sakabanaketak eragiten dien ondorioak salatu eta gizarteratzeko asmoz joan ziren hondartzara Etxerat-ekoak. Salbuespenezko espetxe politikak presoak urrun mantentzen dituenez, senide eta lagunek pairatzen dituzten ondorioetako bat da astero 800-900 km-tara dauden espetxeetara joan-etorriak egitea. Errepide istripuen ondorioz 16 senide eta lagun hil zirela gogorarazi zuten. Bidaien asteroko bataz besteko kostua 377,94 euro dela jakinarazi zuten, 19.653 euro urteko.