Garagarzaroko uholdeak kaltetuak zerga-salbuespenak izan ditzakete

Guaixe 2013ko uztailaren 24a

Nafarroako Gobernuak garagarzaroaren 8, 9 eta 10eko eurite eta uholdeengatik kalteak izan zituzten pertsona fisiko eta juridikoendako salbuespen fiskalak zehaztu ditu. Zerrendatu dituen udalen artean Arakil eta Uharte Arakil daude. Kalteak izan zituzten bi udalerrietako pertsona fisiko eta juridikoek dute salbuespen fiskal horiek eskuratzeko aukera. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak edota Agrosegurok emandako kalteen balorazioa zuzenean udalei aurkezteko aukera izanen dute, izapideak sinplifikatzeko.