Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Primerako eguraldiarekin jokatu zen, larunbatean, Sakanako XI. Haur Triatloia. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen proba, Sakanako Triatloi Taldearen, Urdiaingo Aitziber elkartearen, Urdiaingo Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin. Ohikoa denez, Urdiaingo igerilekuek hartu zuten Sakanako XI. Haur Triatloia, eta Urrizti, San Pedro eta Sarabe paraje ederretan barna jokatu zen proba. 111 triatleten artean 25 sakandar6 kategoriatan jokatu zen proba: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak. Nahiz eta 130 triatletek izena eman, 111k hartu zuten parte, horietatik 25 sakandarrak. "Oso ongi joan zen dena, eguraldia lagun. Uraren tenperatura ere 24 gradukoa zen. Epaileak ere harrituta zeuden, normalean frexkoago egoten baita ura. Erantzunarekin oso kontentu gaude" adierazi du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Udako triatloi campusarekin pozikAurreko astean, garilaren 15ean hasi zen Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak antolatutako udako triatloi campusa eta ostiralean despedituko da. Bi aste hauetan, izena eman duten 21 neska-mutikoak igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa batzen dituen kirolean murgildu dira, Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo, Urko Berdud eta Mikel Lakuntza kideen esanetara. Campusean aritu diren gehienak larunbatean Urdiainen jokatu zen Sakanako XI. Haur Triatloian aritu ziren. "Oso kontentu gaude udako triatloi campusak izan duen erantzunarekin. Neska-mutikoek asko ikasi dute" adierazi digu Mank-eko teknikari Amaia Gerrikagoitiak.