Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren hasierarekin batera Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak nekazari eta abeltzainei arreta emateko puntuen sarea berrantolatu eta modernizatzeko plana indarrean jarri du. Zenbait herritako bulegoak ixtea eta bospasei jubilatu ez ordezkatzea ekarri duen planak Sakanan apenas izan du eraginik. Departamentutik azaldu dutenez, "arretako sare berria sare zentralizatuagoa eta indartsuagoa da, bulego nagusiak indartzen dira eta lan-zama txikiagoa zutenak murrizten dira". Sareko bederatzi bulego nagusietako bat Irurtzunen dago, Trinitate kalean (kamineroen parean). Han bi albaitarik eta hiru administratzailek lan egiten dute. Azken horietako bat astelehenetan Lakuntzako bulego laguntzailera etortzen da (Sakanako Mankomunitatearen egoitzan), lehen asteazkenetan egiten zuen. Administratzaileak astean bitan ere Lekunberri eta Larraintzarko bulego laguntzailetan egoten dira. Leitzakoa itxi egin da. ArrazoiakNafarroako Gobernuak 1998an arretarako 46 punturekin jarri zuen martxan sare hori. Orain 23tan izanen dira eta 26 pertsona ariko dira haietan lanean. Departamendutik berrantolaketa egiteko arrazoien artean aipatu dute abeltzain eta nekazarien kopuruak 15 urteetan behera egin duela. Departamentutik gaineratu dute on-line zerbitzuak areagotu direla eta errepideak ere nabarmen hobetu direla. "Internet bidez etxetik animalien altak, gidak eta beste egin daitezke, gastua eta denbora aurrezteko". Herritar guztiendako zerbitzuaIrurtzungo eta Lakuntzako bulegoak nekazari eta abeltzainendako bulego izatetik herritar guztiei zerbitzua ematera pasa da. Bi bulego horiek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor modura funtzionatzen dute gaur egun. Hau da, eskaerak erregistratuko dira, ziurtagiri digitala lortuko da, kexak eta iradokizunak aurkeztuko dira eta Nafarroako Gobernuaren informaziorako sarbiderako eskaerak. Gainera, ehiza eta arrantzako lizentzien berritzea izapidetu ahalko da eta arrantza-baimenak lortu daitezke.Bulegoek ere laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoa erabiltzeko eta Internet bidezko kudeaketak eta izapideak egiteko, eta diru-laguntza, laguntza, ikastaro eta baimenei buruzko informazio eskaintzen dute.