Sakanako play back txapelketan izen ematea zabalik

Guaixe 2013ko uztailaren 25a

Etxarri Aranazko festetan, agorrilaren 6an, asteartearekin jokatuko da estreinakoz Sakako Play Back txapelketa. Izena eman nahi duenak kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi beharko du, edo bestela aipatutako egunean Etxarriko plazan agertu 18:30etik aurrera. Parte-hartzaileek ordu horretan aurkeztu beharko dute haien saiorako musika duen CD-a. Lau sari banatuko dira: bakarlari edo bikote onena (75 euro), talde onena (100 euro), originaltasuna (75 euro) eta euskal abesti onena (75 euro).