Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekintzailea bazkidetu eta lege berme guztiekin hurrengo egunean bere proiektua merkatuan egotea erraztuko luke Astelehenean eta asteartean, 10:00etatik 14:00etara, Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan ikastaroa izanen da Sakanako garapenaren sustapenerako sare soziala da Sakantzen Sarea. Urte luze bakarrean bost enpresa egitasmo bulkatu ditu. Sareko kide Joseba Garmendiak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, "konstatazio bat daukagu: nork bere aldetik enpresa bat sortu nahi badu, tramite batzuk bete behar ditu: altan ematea, zerga batzuk ordaintzea, kapital soziala jarri, notarioenetik pasa... Proiektu bat aurrera eramatera animatuta dagoen jendearendako oztopoa izan daiteke". Bestalde, sareko kideak ohartu dira negozio ideiak dituztenek produktu edo zerbitzu batzuk saldu nahi dituztela eta ez dakitela merkatuaren erantzuna zein izanen den. "Jende askok atzera egiten du hasieran sekulako inbertsioa eta ahalegina egin behar dutelako, jakin gabe gero zer gertatuko den, hasierako inbertsioa berreskuratuko duen eta proiektua aurrera eginen duen". Hiru abantailHori errazteko sortu nahi du Sakantzen Sareak inkubategi kooperatiboa. "Hasierako tramite horiek guztiak eragozteko eta errazteko aterpe bat eman nahi dugu. Inkubategi juridikoa litzateke". Garmendiak adibide gisa artisautzako produktuak saldu nahi lukeen pertsona bat jarri du: "nahikoa luke kooperatibako bazkide gisa eta jarduera ekonomikoen zergan altan ematea nahikoa luke funtzionatu ahal izateko. Hurrengo egunean saltzen egon daiteke". Inkubategi kooperatiboak merkaturatze prozesua errazten eta laburtzen duela azpimarratu du sareko kideak. "Horrela, kostu handirik gabe, hilabete gutxitan bere produktuak merkatua duen edo ez ikusi dezake". Kooperatibako bazkide eginen litzatekeen ekintzaileak, autonomoek ez bezala ez luke hilero kuota bat ordaindu beharko, gizarte segurantzako erregimen orokorrean leudekeelako. "Kudeaketa informatikoaren bidez asko errazten da altak eta bajak kudeatzea, benetako lan bolumenari egokitzeko. Lan gutxi dagoen hilabetean doitu egin daiteke eta horrela kostuak murriztu". Azken abantaila da Garmendiak esan digunez, "ekintzaile eta egitasmo ugari aterpe beraren azpian egotean sinergiak eta harremanak lotu egiten dira, azken batean proiektu sozial bat delako eta neurri batean bata besteari laguntzeko aukera dagoelako". Inkubategi kooperatiboan jarduera anitzak aterpetu nahi dituzte Sareko kideek. Ez du leku fisikorik izanenGarmendiak zehaztu digunez, "kudeaketa koordinatuko duen tresnak eta pertsonak toki fisiko batean egonen dira. Kontabilitate, fiskalitate eta gestio laboral zerbitzuak emanen ditu kooperatibak. Aholkularitza juridiko horrek gauzak erraztu eta kostuak murriztuko ditu". Inkubategi kooperatiboan, agian, gehienez bi urte egonen dira ekintzaileak. "Enpresak funtzionatzen duela ikusten denean kooperatibatik atera, bere nortasun juridikoa hartuko luke eta gero inkubategiarekin bazkidetuko litzateke, beste proiektu batzuk lagundu ahal izateko". Inkubategia enpresa bat den heinean ardurak eta bete beharrak ere badaude eta haiek partekatu egin behar dira. Aurkezpenaz gain, astelehenean zein babes neurri hartu daitezkeen ere aztertuko dute. "Neurri bat da konfiantza, elkarlana sustatzea, baina formulazio legalak ere jarriko dira, proiektu bakoitzak bere autonomia izan behar baitu gainontzekoei ez eragiteko". Tresna horiek opatzen ANELek (Asociación Navarra de Empresas Laborales) eta SAK-In Kontsulting-ek lagunduko ditu Sakantzeneko kideak. Inkubategi kooperatiboa martxan jartzeko zain dagoen jendea badela ziurtatu digu Garmendiak. Udazkenerako inkubategi kooperatiba martxan egotea espero du sareko kideak. Izen emateasakantzensarea@gmail.com helbidera idatziz eta 690 036 879 telefonora hots eginez daiteke.IkastaroakDagoeneko Udako ikastaroko hiru saio egin ditu Sakantzen Sareak. Bere aurtengo plangintzan prestakuntza saioak zituen. Uda aurretik hiru ikastaro egin zituen: ideiak garatzeko metodologia, kudeaketarako sistema baten ingurukoa eta bideragarritasun planak egiteko klase praktikoak. Egoki ikusi zuten prestakuntza saio batzuk udan kontzentratzea eta "esperimentua ongi atera da" Garmendiak azaldu duenez. Bataz beste 10-12 pertsona bildu dira ikastaroetan. Nekazaritza ekologikoa, turismo aktiboko enpresen kudeaketa eta enpresa txikiendako kontabilitate eta fiskalitate prestakuntza saioak eskaini dituzte azken egunetan. Garmendiak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan du parte-hartzaileak egitasmo zehatzetan ari direla eta "jasotako ezagutza erabilgarria zaie. Eta hori oso positiboki baloratzen dugu".