Gorka Verdugo zazpigarrena Ordizian

Guaixe 2013ko uztailaren 26a

Atzo Ordiziako klasikoa jokatu zen. Euskalteleko lau sakandarrak aritu ziren lehian, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza, Oscar Guerrero zuzendari altsasuarraren gidaritzapean. Orika taldeko Daniel Teklehaimanot izan zen garailea, helmugara bakarrik iritsi eta gero. Gorka Verdugo etxarriarra 7.a izan zen, probako lehen euskalduna.