Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Garmencia Albarracin ez dute "herriko tabernen" auzian epaituko. Defentsaren eskaera bere egin zuen fiskaltzaren moduan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaimahaiak Garmendia akusatuen aulkian ez esertzeko ebatzi du. Espainiako legediaren arabera ezin da pertsona bat delitu beragatik bitan epaitu. Altsasuarra Udalbiltza auzian "talde terroristako kide" izateagatik epaitua eta absolbitua izan zen. Epaimahaiaren erabakiari helegitea aurkezteko bost egun daude. Lastailaren 17an hasiko da 35/02 sumarioko epaiketan, hortaz, 2002an Batasunako kide ziren 36 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatuta epaituko dituzte. Auzipetuen artean daude Juan Kruz Aldasoro eta Jaione Intxaurraga. Aurrenekoarendako 10 urteko espetxe zigorra eskaera egin du fiskaltzak eta 8 urtekoa Intxaurragarendako. Garmendiari ere 8 urteko zigor eskaera egina zioten.Gainera, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte "erantzule zibil" izatea egotzita. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkartea.