Astondoa-Mazkiaran, Euskal Herriko Trontza txapelketako osgarrenak

Guaixe 2013ko uztailaren 30a

Elizondok ere Euskal Herriko Emakumezkoen Trontza Txapelketa hartu zuen. 7 bikote lehiatu ziren, tartean Irati Astondoa eta Ainhoa Mazkiaran altsasuarrak. 45 ontzako enborrari 10 epai edo ebaketa egin behar izan zizkioten. Nerea Sorondo eta Amaia Garcia izan ziren azkarrenak (4:48), Naia Larrañagarekin eta Olatz Bayerrekin lehia estua izan eta gero (4:55). Ainhoa eta Ana Iraizoz izan ziren hirugarrenak (5:21), Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran laugarrenak (6:22) eta Irati Astondoa eta Ainhoa Mazkiaran altsasuarrak bosgarrenak (6:42). Atzetik sailkatu ziren Naiara Ferran-Marta Varela (8:07) eta Susana Sanchez-Ainara Urriza (8:35).