Sakandarrak kirolari eliteen artean

Guaixe 2013ko uztailaren 30a

Nafarroako Gobernuak goi mailako edo elite mailako kirolariak zeintzuk diren zehaztu du. Guztira 306 elite mailako kirolari daude Nafarroan, tartean 27 kirol teknikari eta 10 epaile. Aipatu zerrenda egiteko kirolarien meritu teknikoak eta kirol merituak hartu dituzte kontuan, eta zerrenda Nafarroako Gobernuak Aldizkari Ofizialean publikatu da. Aipatu elite mailako kirolariek etekin ekonomikoak, osasun-etekinak, lan-etekinak eta formazio etekinak jasoko dituzte. Aipatu 306 goi mailako kirolarien artean 16 sakandar daude.  Kirolari elite sakandarrakKirolarien artean ondoko kirolari sakandarrak dira eliteak: Jorge Azanza Soto (txirrindularitza), Naiara Diez Fernandez (saskibaloia), Imanol Erbiti Ollo (txirrindularia), Joseba Fernandez Fernandez (irristaketa), Rosa Jaka Villanueva (kirol egokitua), June Kintana Larraza (atletismoa), Sara Lizarraga El Mokhtari (borroka librea), Yasmina Lizarraga El Mokhtari (borroka librea), Roberto Martil Fernandez (areto futbola), Egoi Martinez de Esteban (txirrindularitza), Hodei Mazkiaran Uria (txirrindularitza), Jon Monreal Oiarbide (taekwondoa), Floren Nazabal Leiza (herri kirolak), Pablo Urtasun Perez (txirrindularitza) eta Gorka Verdugo Markotegi (txirrindularitza). Horretaz gain, Imanol Arregi Sarasa (areto futbola) eliteko entrenatzaileen zerrendan jaso dute.