Gazteen mailako Iruñeko Itzulia ostiralean

Guaixe 2013ko uztailaren 30a

Ostiralean hasiko da 27. Iruñeko Itzulia, gazteen mailako lasterketa. Krisiarengatik antolatzaileek zailtasunak izan dituzte itzulia antolatzeko, baina, azkenean, ostiralean abiatuko da proba. Bi etapa izanen ditu. Ostiralean Villatuertan hasi eta Mutilban despedituko da proba, eta, bigarrena, Iruñean hasi eta despedituko da, helmuga Caballo Blancon egonen delarik. Guztira, 33 talde ariko dira, tartean Burunda Txirrindularitza Taldea eta Aralar Txirrindularitza Taldea.