Euskaltelekoak libre beste taldeak bilatzeko

Guaixe 2013ko uztailaren 30a

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen egoera oso larria da. Beste babesle bat agertu ezean, kolokan dago talde laranja. Gainera, azken albisteak ezin dira okerragoak izan. Nonbait, taldeko buruek jada esan diete txirrindulariei libre direla datorren sasoirako talde bila hasteko, egun oraindik ez dutelako beste babesle bat lortu. Euskaltelek 50 pertsoneko lantaldea du, eta denen etorkizuna dago kinka larrian. Tartean daude Gorka Verdugo, Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza txirrindulariak eta Oscar Guerrero zuzendaria.