Egoi, verdugo, Azanza eta Urtasun Getxon

Guaixe 2013ko uztailaren 31

Gaur 68. Getxoko Zirkuitua-13. Ricardo Otxoa memoriala jokatuko da. Getxoren inguruetan prestatutako zirkuituari 10 itzuli eman beharko diete txirrindulariek, guztira 170 km osatuz. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak bertan ariko dira, Juanjo Lobato lider dutela. Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza eta Pablo Urtasun txirrindulari sakandarrek talde lana egingo dute.