Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako errepideetan arkupe sistema martxan jartzeko atzo kamioien tasa aurkeztu zuten Foru Arauaren proposamena. Dpiputatuen Kontseiluak baiezkoa ematen badio Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu beharko lukete. Hala eginen balitz heldu den urteko lastailetik aurrera Iparraldeko Autobian (A-1) eta Leitzarango Autobian (A-15) bide-sariak ordainduko dira. Etxegaratetik barna doazen kamiolariek 8,08 edo 8,98 euro artean ordainduko lituzkete kamioiaren tamainaren arabera. Eta Leitzarandik joaten direnak 4,38 eta 4,87 euro artean. Ibilgailuak Via-T edo matrikulak irakurriz identifikatuko dituzte.