Iban Resano eta Goizeder Beltza Euskal Herriko finalera

Guaixe 2013ko irailaren 2a

Lakuntzako festetan Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelkeltako 2. Kanporaketa jokatu zen. 8 aizkolari lehiatu ziren, eta lau kana-erdiko erdibitu behar izan zituzten. Azkarrena Goizeder Beltza etxarriarra izan zen (12:14), Asier Pellejero (12:46) eta Iban Resano dorrobarraren aurretik (12:53). Aipatutako hiru aizkolariek eta aurreko finalean txartela lortu zuten Eneko Otañok, Jose Mari Telletxeak eta Mieltxo Mindegiak jokatuko dute final handia. Nafarroako 2. mailakotik kanpoLeitzako festetan jokatu zen Nafarroako 2. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa. 9 aizkolari lehiatu ziren, 2 kana-erdiko eta 60 ontzako bat erdibitzeko lana aurrean zutela. Julen Kañamares, Manuel Kañamares, Raul Castro, Eneko Saralegi eta Asier Pellejero sailkatu ziren finalerako. Iban Resano 6.a izan zen eta Goizeder Beltza 7.a, eta finala jokatzeko aukerarik gabe geratu ziren. Iñaki Vazquez altsasuarrak ez zuen txapelketan parte hartu eta 3. mailara jaitsiko da. Bestalde, Juanjo Erdozia ez zen kanporaketan aritu baina medikuaren ziurtagiria aurkeztu ondoren ez da mailaz jaitsiko.