44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa: Lehen finalerdia erabakita

Guaixe 2013ko irailaren 2a

Lehen finalerdiko emaitzakGazteak, buruz buru: Laso 15 / Errandonea 1822 urtez azpikoak, lau t´erdian: Otamendi 7 / Agirre 18Nagusiak, binaka: Artola-Tolosa 22 / Beitia-K.Galartza 16Bigarren finalerdia, larunbateanIrailak 7, larunbata, 22:00etan, Burunda pilotalekuanGazteak, buruz buru: Bakaikoa / Larunbe22 urtez azpikoak, lau t´erdian: Dario / LopezNagusiak, eskuz binaka: Ansotegi-Gorriti / Ontsalo-PeñasLarunbatean hasi zen Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa. Aurten, krisiaren eraginez, zuzenean finalerdiak jokatuko dira eta Altsasuko festetan final handia. Torneoa 3 kategoriatan jokatzen ari da: gazteak, 22 urtez azpikoak eta nagusiak. Lehen finalerdian partida ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten Burunda pilotalekuan bildutako pilotazaleek. Gazteen mailan buruz buru aritu ziren Laso eta Errandonea. Ongi aritu ziren biak. Nahiz eta Laso aurreratu, sakea berreskuratu eta gailentzea lortu zuen Errandoneak, lehia borrokatuan. Errandoneak 5 tanto egin zituen sakez, eta bakarra Lasok. 22 urtez azpikoak lau t´erdian lehiatu ziren. Hasieratik gailendu zitzaion Agirre Otamendiri. Jaun eta jabe izan zen Agirre, eta 7-18 irabazi zuen. Sakez 6 tanto egin zituen eta Otamendik 2. Bukatzeko, nagusiak binaka lehiatu ziren. Oso partida polita eta lehiatua eskaini zuten Artola-Tolosak eta Beitia-K.Galartzak. Artola eta Tolosa gipuzkoarrak agintzen hasi ziren hasieratik, eta nahiz ea Beitia-K-Galartza bizkaitarrak 8ra berdindu, hortik aurrera gipuzkoarrek aurrea hartu zuten eta nahiz eta bizkaitarrak gerturatu, partida irabaztea lortu zuten, 22-16, finalerako sailkatuz. Hortaz, irailaren 15ean Altsasuko festetan jokatuko den final handirako Errandonea, gaztetan, Agirre, 22 urtez azpikoan eta Artola-Tolosa, nagusietan, sailkatu dira. Pilotari sakandarren txandaLarunbatean, irailaren 7an, torneoko 2. Finalerdia jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan, 22:00etan. Gazteen mailan Bakaikoa etxarriarra sartuko da lehian, Larunberen kontra aritzeko prest. 22 urtez azpian, Dario errioxarrari aurre egingo dio Lopezek. Eta nagusietan, Ansotegi etxarriarrak eta Gorriti uhartearrak Ontsal eta Peñas izango dituzte aurkari. Jaialdi bikaina, zalantzarik gabe.