Azken ordukoa: Fernando Alonso pilotuari esker Euskaltelek aurrera jarraituko du

Guaixe 2013ko irailaren 2a

Euskaltel-Euskadi taldea babesle bila aritu da azken hilabete hauetan. Babesleen faltan, talde laranjak berak taldearen desagerpenaren berri eman zuen berriki eta txirrindulariak libre geratu ziren beste talde batzuk bilatzen hasteko. Baina egoerak buelta eman dezake. Izan ere, Euskaltel taldeak berak adierazi duenez, hasiera batean akordioa lortu dute Fernando Alonso pilotuarekin. Akordio horrek talde laranjari txirrindularitza elitean jarraitzeko aukera emango dio. Oraindik ez dira xehetasun gehiago ezagutzen.