Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Gau Eskoletan eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean, AEKn, aritutako irakasleen biltzeko deialdia egina dago. 100 bat sakandar izan dira helduen euskalduntzean aritu direnak azken 50 urteetan eta horiek guztiak biltzea litzateke asmoa. Hitzordua hilaren 21ean, larunbatean, jarrita dago. Bazkaria Etxarri Aranazko Borda jatetxean izanen da. Aurretik herrian bertan poteatzeko asmoa ere azaldu dute izena eman dutenetako batzuk. Izena eman nahi dutenek Euskadiko Kutxan zabaldu den kontuan (3035 0018 46 0181092805) 35 euro sartu beharko dituzte eta kontzeptu gisa izen-abizenak eman. Igandera arteko epea dago dirua kontu korrontean sartzeko.