Hornerrek sorpresa eman du Espainiako Vueltan.

Guaixe 2013ko irailaren 3a

Alonsok Euskalteleko lizentzia erosi duenaren berria polbora bezala barreiatu zen Espainiako Itzulian. Etapak sailkapen orokorrean eragina izango zuela gauza jakina zen eta Hazallanaseko portuan despeditu zen etapa eta RadioShack taldeko Chris Hornerrek sekulako erakustaldia eman zuen. Sierra Nevadako Hazallanasen gora ziztu bizian igo zen 42 urteko estatubatuar beteranoa, eta etapa irabazteaz gain, sailkapen orokorrean lidergoa lortu zuen, Espainiako Itzulia irabazteko hautagaietako bat dela defendatu nahian. 48 segundora sartu zen Vincenzo Nibali eta 1:02ra Alejandro Valverde, Ivan Basso, Purito Rodriguez eta Thibaut Pinot. Sailkapen orokorrean Hornerrek 43 segundo ateratzen dizkio Nibaliri, 53 segundo Rocheri, 1:02 Valverderi eta 1:40 Purito Rodriguezi. Sakandarrei dagokienez, Egoi Martinez 53.a da, 39:20ra; Gorka Verdugo 63.a, 45:44ra; Jorge Azanza 91.a, 1:07:22ra; Imanol Erbiti 132.a, 1:26:56ra; eta Pablo Urtasun 178.a, 1:52:15era. Gaur atseden jardunaldia dute txirrindulariek. Sakandarrei primeran etorriko zaie atseden hori, txirrindularitza aztoratu duen albistea, hau da, Alonsok Euskaltelen lizentzia erosi izana, barneratzeko.