Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak Kimuen mailako Futbol 8 Topaketak antolatu ditu 2013-2014 ikasturterako. Helburua neska-mutikoen artean futbola sustatzea da eta gaztetxoenek txapelketa edo topaketa moduko batzuetan parte hartzea ahalbideratzea. Finean, kirola eta parte-hartzea bulkatu nahi ditu Mank-ek, bide batez, herrien arteko harremanak sustatuz. Ez da txapelketa lehiakorra izaten eta horregatik ez da sailkapenik egiten. Iaz 10 talde inguruk hartu zuten parte. Irailaren 20a baino lehenAurtengo txapelketan parte hartu nahi duten taldeek irailaren 20a baino lehen eman behar dute izena Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan (948 464 866 telefonoa, kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa).