Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteengan botxa zaletasuna eta euskara bulkatzeko Haurren Botxa Txapelketa antolatzen du beste behin Irurtzungo Aizpea Euskara taldeak, Iratxo elkarteko botxategian. Guztira 25 haurrek parte hartu dute petanka antzeko joko tradizionala den botxa ikastaroan eta txapelketan, 6 taldetan banatuta. Abuztuaren 27an hasi zen txapelketa, eta asteazkenean jokatu ziren finalak. Txapelketan gustura aritu dira gazteak. Xabier, Jabier eta Erik gazteek osatzen duten taldea izan zen garaile, Ane, Marta eta Andreak osatutako taldearen aurrean 12-6 gailendu eta gero. Ostiralean Irurtzun-BerriozarOstiralean Irurtzun eta Berriozar arteko botxa jardunaldia hartuko du Iratxo elkarteko botxategiak, 18:00etan, Aizpea taldeak antolatuta. Finalera heldutako bi taldeek ordezkatuko dute Irurtzun: Xabier-Jabier-Erik taldeak (Irurtzun) Berriozar 2 taldea izango du aurkari eta Ane-Marta-Andrea taldeak (Irurtzun) Berriozar 1 taldea. Parte hartzaileakA taldea (Ane-Andrea-Marta), B taldea (Alejandro-Jon-Xabi), C taldea (Enara-Lucia-Aitor), D taldea (Iñigo-Guillermo-Aitor), E taldea (Enrique-Daniel-Pablo) eta F taldea (Javier-Xabier-Erik). Horretaz gain Yago, Irune, Markel, Josu, Ander, Omar eta Erika aritu dira ere botxa ikasten.