Vendettaren 197/2006 doktrinaren aurkako doinuak

Guaixe 2013ko irailaren 4a

Give peace a chance abestiaren bertsioa egin du Herrira-k. Jon Garmendiak, Txuriyak, moldatu du John Lennonen letra eta haiei Pello Reparazen (tronboia eta ahotsa) eta Luisillo Kalandrakaren (baxua, kontrabaxua eta ahotsa) Vendetta taldeak jarri dio musika. Haiekin batera grabazioan izan dira Xabi Solano (Esne Beltza), Ines Osinaga (Gose) eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo.Hilaren 14an Iruñeko Anaitasuna kiroldegia Herriaren Epaia ekimenaren azken ekitaldia izanen da eta han grabatuko da kantuaren bideoklipa. Grabazioan Vendettako kideez gain, hainbat musikarik eta Herrira mugimenduko kideek parte hartuko dute. Bestalde, Vendettak agorrilaren hasieran publiko egin zuen Atzo, Gaur eta Bihar diskoko bigarren bideoklipa, La parranda.