Gobernuak Gipuzkoako bidessari proiektuari ez dio alegaziorik aurkeztuko

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko errepide sarea ordaindu ahal izateko bidesariak jartzea erabaki du. Horien artean daude Iparraldeko Autobian (A-1) eta Leitzarango Autobian (A-15). Egitasmoari alegazioak aurkezteko epea despeditu ondoren Nafarroako Gobernuak ez du bat bera ere aurkeztu eta egitasmoaren kontrako azaltzeko beste bide batzuk aztertzen ari dira. Bi administrazioen arteko bilera gehiago ere aurreikusten dira. Bestalde, Europako Batasunak jakinarazi du gipuzkoarren egitasmoa jaso ondoren aztertuko duela hura diskriminatzailea den edo ez. Foru Aldundiak aurreratu zuenez gipuzkoarrek ez lukete bidesaririk ordaindu beharko. Baina Gipuzkoara sarri joaten diren arabar, bizkaitar eta nafarrek hilean gehienez 25 euro ordaindu beharko lituzkete.