Futsal Sakana Txapelketa sustatzeko bilera ostiralean

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Sakanan areto futbola bulkatzeko asmoz, Irurtzungo Xota areto futbol klubari lotutako Leandro Fernandez jokalari ohi eta entrenatzaileak, www.deportesnavarra.es entitatearen bidez Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa antolatu du, hainbat entitateren laguntzarekin, Uharte Arakilgo Udala, Lacturale eta guaixe.net tartean. Sakanan afizionatuen areto futbol txapelketa indartu nahi dute. Fernandezek aipatu duenez, "nahi duten taldeek eman ahal dute izena: herriko koadrilek, lagun koadrilek... inportanteena areto futbolean aritzeko ilusioa da" adierazi zigun Leandrok. Helburua: txapelketa ateratzeaFutsal Sakana I. Sakanako Areto Futbol Txapelketa irailean hasiko litzateke. Horrela, txapelketan interesa azaldu duten talde guztiei deia egin zaie ostiralean, 18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxe aurrean agertzeko, liga sortu ahal izateko elkarlanean aritzeko. Interesatu guztiei bertara agertzeko deia egin zaie "askok deitu dutelako baina ez ditugulako euren telefono zenbakiak" Leandrok azaldu digunez. Besteak beste egon ahal diren zalantza guztiak argitu nahi dira, eta txapelketa sortu ahal izateko egin ahal diren kostuen murrizketaz ariko dirawww.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, araudia eta izena ematea barne. Facebook eta twitter sare sozialetan baita ere. Harremanetarako: Leandro (670 595 098 telefonoa) edo info@futsalsakana.es.