Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pablo Urtasun txirrindulari urdiaindarrak azaldu digunez "pozik hartu dugu berria. Taldea desagertu behar zen eta hori oso gogorra zen guretako. Orain taldeak segituko duela da inportanteena. Horrek lasaitasuna ematen du" azaldu zigun Vueltako erlojupekoa bukatu eta berehala. Lau txirrindulari sakandarrei Alonsoren talde berrian jarraitzeko eskaintzarik egin dieten ala ez galdetuta "guri oraindik ez digute ezer esan. Esperoan gaude. Pentsatzen dut orain gauzak ixten ariko direla, gauzak lotzen. Bi edo hiru aste beharko dituzte. Gero ikusiko dugu" erantzun digu Urtasunek. Samuel Sanchez izango da talde berriko liderra. Gauza jakina da lau txirrindulari sakandarrak Sanchezen ondoan lan egiten dutela, bere ezkutariak dira. Horrek taldean jarraitzeko esperantza ematen ote dien galdetuta: "Honbre, lasaitasuna ematen du. Lehen itxita zegoen atea ireki da. Baina, momentuz, esperoan gaude".Sanchezek gora eta Azanzaren erlojupeko bikainaEspainiako Vueltan daude Pablo Urtasun, Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Jorge Azanza. Samuel Sanchez, Igor Anton eta Mikel Nieve laguntzen daude. Urtasunek onartu zigunez, "gauzak ez doaz nahi genituzkeen bezala. Egun batzutan aurrean egon gara, beste batzuk Samuelekin... helburua orain etapa garaipenen bat lortzea da, eta Samuel 3-5 postuetan jartzea. Asteburuan Pirinioak datoz, gero Asturias... ea zortea dugun" gaineratu digu urdiaindarrak. Asteazkeneko erlojupekoan gauzak nahiko ongi joan zitzaizkien Euskaltelekoei, Samuel Sanchez 10.a izan baitzen, sailkapen orokorrean 15. postura igoz. Jorge Azanzak ere lan polita egin zuen, 35.a izan baitzen. Bestalde, 3. etapan Pablo Urtasunek Leihakortasunaren Saria jaso zuen, eguneko ihesaldian egon eta gero. Atzoko emaitzen faltan, sailkapen orokorrean Vincenzo Nibali zen lider, 33 segundora Roche eta 46 segundora Valverde eta Horner zituela. Samuel Sanchez 15.a zen, 6:38ra; Egoi Martinez 54.a, 42:35era; Gorka Verdugo 62.a, 48:49ra; Jorge Azanza 87.a, 1:09:29ra; Imanol Erbiti (Movistar) 125.a, 1:29:30ra; eta Pablo Urtasun 169.a, 1:56:36ra. Erbiti Valverde goian mantentzeko lanetan murgildua dabil. Asteburuan portuz betetako etapak dituzte, Pirinioetan, eta astean barna Asturiaseko etapa gogorrak