Etxarriko pediatra euskalduna da

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Garilaren 26ko zenbakian Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen, UEMAren, eskaera baten berri eman genuen Guaixe astekarian. Mankomunitate horrek udalerri euskaldunetan osasun zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu zuen. UEMA barruan dauden Arbizu eta Etxarri Aranatzen kasuan, familia mediku euskaldunak daudela, baina ez pediatra ezetz jakinarazi genuen. Osasun etxeko zuzendaritzatik jakinarazi digunez, ez da horrela. "Gaur egun osasun etxe honetako pediatriako lanpostuak euskarazko baldintza du. Beraz, pediatra euskalduna da eta kontsultan euskaraz hitz egiten du". Zuzendaritzak ziurtatu duenez, "ordezkoak etortzen direnean beti euskaldunak izatea eskatzen dugu". Baina Osasunbideak ez du beti eskaera hori kontuan izaten.