Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko 3 mankomunitateek 1.811 erabiltzaile izan zituzten joan den urtean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek oinarrizko programak eskaintzen dituzte: harrera eta gizarte orientazioa; autonomia pertsonalaren sustapena eta dependentzia dutenei harrera; lehen mailako arretara sartzeko bideak erraztea baita haurrei eta familiei arreta eskaintzea. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren eta udalen ekarpenekin finantzen dira. Azken horiek kexu azaldu dira aurrekontuaren zati handiagoa haien bizkar gelditzen ari delako. Nafarroako Gobernuak aurreko astean jakinarazi zuen herrialdeko 45 mankomunitateen artean 11,3 milioi euro banatuko dituela. Gobernuak 2013-2016 aldirako diru-laguntzak emanen ditu, erakunde bakoitzeko ordezkariekin hitzarmenak sinatu ondoren. Sakanako 3 mankomunitateek 432.664 euro jasoko dituzte guztira. Mankomunitatea Diru-laguntza Erabiltzaileak 2012an Populazioaren %Irurtzun aldea 171.652 554 6,77Etxarri aldea 117.536 281 4,22Altsasu aldea 143.476 976 10,1