Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilean1.560 sakandar zeuden izena emanda Altsasuko enplegu bulegoan. Jaitsiera %0,51koa izan da. Sakana guztiko datua ezagutzeko Iruñeko zabalgunean izena emana duten arakildar eta irurtzundarren datuak behar dira. Agorrilean Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 434 kontratu itxi ziren eta haietatik 6 besterik ez ziren mugagabeak izan.NafarroaHerrialdean langabeziak, uztaileko datuekin alderatuta, %0,50 egin du behera (254 gutxiago) eta guztira 50.725 dira lan bila ari diren nafarrak. Beraz, urte beteko aldean 2.373 langabe gehiago daude (%4,91 gehiago). Langabe gehienak emakumezkoak dira: 26.353 (%0,15 gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, 24.372 dira (%0,87 gutxiago).Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Maria Isabel Garcia Maloren iritziz, datua "nahiko ona da, langabeziak behera egin duen seigarren hilabetea delako"; dena den, adierazi du ezinbestekoa dela "zuhur jokatzea eta datozen hilabeteetako datuak ikustea, Nafarroako ekonomia onera egiten ari dela esateko". Sektoreei dagokienez, langabeziak nekazaritza-elikagaien industrian egin du behera gehien; eta, kontratuei dagokienez, gariletik kontratu kopuruak behera egin duten arren, "azken urteetako abuzturik onena izan da".