Auzo-konpostagailu berriak enkargatuko ditu Mank-ek

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Sakanako Mankomunitateak aurki dozena bat auzo-konpostagailu egiteko lehiaketa eginen du. Mank-en eta Irurtzungo Udalaren arteko akordioari esker herri horretan bederatzi auzo-konpostagailu jarriko dira (Bi Ahizpe 22, Aralar 7, Berria 5, Mikel Deuna, Intxaurreta, Aldapa 12, Behetiko erreka kaleetan jarriko dira, baita kiroldegian ere). Gainontzeko herrietan jarritako eredu berekoak izanen dira Irurtzungo auzo konpostagailuak, hau da, bi gelaxkakoak. Altsasuko Alde Zaharreko 43 auzokidek auzo-konposta egiteko eskaera egina dute, momentuz. Kopurua handituko denez, gainontzeko herrietan baino handiagoa den auzo-auzokonpostagailua jarriko litzateke, hau da, bi gelaxkakoa beharrean hirukoa. Hilerri inguruan jarriko litzateke hondakinak birziklatzeko azpiegitura. ErreakAgorrilaren 4an, igande goizaldean, Etxarri Aranazko Aldapasoro kalean eta Olatzagutiko Portukobide kalean auzo-konpostagailu bana erre zituzten. Propio eman zieten su eta Mank-en salaketaren ondoren Foruzaingoak ikerketa zabaldu zuen. Garilaren 4an Uharte Arakilen beste auzo konpostagailu bati su eman zioten. Orduan berehala jarri zuen berria ibarreko erakundeak. Baina orain ez zuen auzo-konpostagailurik biltegian eta oraindik ez dituzte ordezkatu. Bitartean, aipatu bi kaleetako auzokideak konposta egiteko aukerarik gabe gelditu dira.