Cederna-Garalurrek udazkenerako prestakuntza eskaintza egin du

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Finantza krisiaren garai hauetan "gaitasun profesionalak indartzea eta eguneratzea" ezin besteko dela uste dute Cederna-Garalurren, "profesionalak landa-eremuaren garapen jasangarriak ezartzen dituen eskakizunetara egokituko direla bermatze aldera; horrela, lehiakortasuna areagotzeko, eta enplegu- eta lan-aukerak hobetzeko". Horregatik prestakuntza programa baten eskaintza eginen du udazkenean. Eskaintza lehen sektorean eta zerbitzuenean lanean ari diren profesionalei eta langabeei zuzenduta dago. Azken horiei auto-enplegua sortzeko (Agoitzen, Zubirin, Zangozan eta Donezteben) edota lana bilatzeko trebatze digitala eskainiko diete. IkastaroezLehen sektoreari zuzenduta hiru ikastaro izanen dira: nekazaritza-ekoizpena, larreetan eta bazketan oinarrituta; prestakuntza zuzeneko salmentaren arloan: produktuak, araudia eta salmenta (Aribe) eta mikologia eta landa-garapena (Larraintzarren). Zerbitzuen sektoreari, merkataritza hobetzeko, nahasmendua nagusi den garaietan saltzea izeneko ikastaroa antolatu du Garalurrek (Donezteben eta Zangozan). Azkenik, berriki sortu diren enpresei eta erakunde txikietako eta ertainetako enpresa-buruei eta zuzendariei bideratutako beste formazio saio bat izanen da. Sormena zure enpresan: berritu, bezeroa abiapuntu hartuta izeneko tailerrean enpresak merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzeko, lan-taldeak, zerbitzuak, produktuak, bezeroa behatzeko moduak etengabe berrasmatzeko azalpenak emanen dituzte.Garalurren eskaintzak 27.500 euroko aurrekontua du eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzaturik, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.Ikastaroa                                                                Herria                       Data                                                 Ordua     Alfabetatze digitala enplegua aktiboki bilatzeko     Altsasu /Iortia           Irailak 24,25,26,27 eta 30                 9:00-13:30Abeltzaintzako ekoizpenaren errentagarritasuna   Arbizu / Cederna     Lastailak 1,2,8,9,15,16,22 eta 23     10:00 - 14:00hobetzea larreak ongi erabilizAlfabetatze digitala enplegua aktiboki bilatzeko     Olazti/Kultur etxea    Lastailak 7,8,9,10 eta 11                 9:00-13:30Sormena zure enpresan: berrikuntzak bezeroa      Arbizu / Cederna    Lastailak 18,23 eta 30 eta                9:00 - 14:00 abiapuntu hartuz                                                                                   azaroak 6,13 eta 20