Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Zumaiako Sprint Triatloia jokatu zen (750 m igerian, 20 km txirrindulan eta 5 km korrikan). Helmugara iritsi ziren 218 triatleten artean Aimar Agirresarobe izan zen azkarrena (56:55). Sakana Triatloi Taldeko Urko Peñagarikano gaztea 44. Postuan iritsi zen helmugara (1:03:57), probako lehen kadetea. Juan Luis Maiza 78.a izan zen (1:06:34).