Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arautegi berriak dioenez, 2 urtero birziklatze ikastaro bat egin behar dute desfibriladore titulua dutenek, aurretik zuten desfibriladore titulua mantendu nahi badute. Horrela, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenduak, Kirol Institutuaren bidez, aipatu titulua emandako guztiei 4 orduko ikastaroa eskainiko die Sakanan bertan, urriaren 2an, arratsaldez. Irailak 20Aipatu birziklatze ikastarorako izena emateko Sakanako Mankomunitatera jo behar da (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa), irailaren 20a baino lehen.