Ander Villalobos irristalari altsasuarra bigarrena Antsoainen

Guaixe 2013ko irailaren 10a

Larunbatean IV. Gazte Berriak Irristaketa Trofeoa jokatu zen Antsoainen eta Sakana Irristaketa Klubeko Ander Villalobos bigarrena sailkatu zen. Bestetik, Juli Acebes entrenatzaileak azaldu digunez, Sakanako irristalari federatuek irailaren 3an hasi zituzten entrenamenduak, baina irristaketa eskolak urrian hasiko dira lanean, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber urriaren 1ean eta Olaztiko Sutegi urriaren 2an.