Alex Mariñelarena 5.a Albaceten

Guaixe 2013ko irailaren 10a

Espainiako Abiadura Txapelketa. Moto 11.Roman Ramos: 110 puntu2.Alex Mariñelarena: 77 puntuAlex Mariñelarena pilotu irurtzundar gazteak (Targobank Motorsport, Suter) ez du asteburua borobiltzea lortu. Albaceteko Zirkuituak Espainiako Abiadura Txapelketako 4. proba hartu du asteburuan eta lasterketa hori irabaztea edo ahalik eta aurrerenen egotea zuen buruan pilotu sakandarrak, sailkapen orokorrean Roman Ramos liderrarekin duen aldea txikitzeko, baina Mariñelarenak ez du zortea alde izan. Moto 2 proban parte hartu zuten 33 pilotuek 3,5 km-ko zirkuituari 20 itzuli eman behar izan zizkioten. Lasterketa hasi eta lehendabiziko itzulietan Roman Ramos liderrak aurrea hartu, azeleragailua estutu eta gainontzeko pilotuei alde polita atera zien, zuen abantaila ongi kudeatuz eta garaipen sendoa lortuz (30:48,385). Alex Mariñelarena ez zen bere onenean egon eta 5.a iritsi zen helmugara (30:59,674). Sailkapen orokorrean Roman Ramosek lidergoa sendotu du (110 puntu). Alex Mariñelarenak 2. postuan jarraitzen du, baina distantzia gehiago du Ramosekin, 33 puntukoa, hain zuzen (77 puntu). Txapelketa despeditzeko 3 lasterketa geratzen dira, hurrengoa irailaren 22an Nafarroako Zirkuituan jokatuko dena, eta aukerak izateko puntan egon beharko du irurtzundarrak.  Hurrena etxeanEspainiako Abiadura Txapelketako 5. Lasterketa Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituan jokatuko da, irailaren 22an. Alex Mariñelarena etxean arituko da eta ea horrek zortea ematen dion.