377 txakur inskribatu zituzten sakandarrek iaz Nafarroako Txakurren Erroldan

Guaixe 2013ko irailaren 5a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan iaz 9.683 txakurri eman zieten alta Nafarroako txakurren erroldan. Horietatik 377 txakur sakandarrenak ziren.  Txakurren identifikazioaErregistroa egiteko dokumentuan animaliaren inguruko informazioa zehaztu behar dute jabeek, besteak beste izena eta arraza. Erroldan erregistratu ondoren, mikrotxipa jartzen zaie txakurrei, 15 zifrako zenbakiduna, eta zenbaki hori izango da txakurrari dagokiona. Mikrotxipean ondoko datuak agertzen dira: jaioteguna, arraza, sexua, izena, kolorea eta jabearen izena eta helbidea. Nafarroako erregistroa 1993 urtean sortu zen, mikrotxipa ezartzen hastearekin batera, eta gaur egun 82.753 txakur daude erroldatuta. Kontuan hartu behar da hiltzen diren txakur askori ez dietela baja ematen eta zenbaki horrek, beraz, ez du esan nahi horrenbeste txakur daudenik. Krisia ere nabari nabaritzen da ere. Esaterako, Etxauriko Animalien Babeserako Zentroan txakur gehiago jasotzen dituzte, jendeak ezin dituelako ordaindu txakurren zainketa gastuak. Izenei dagokienez, ondoko izenak dira ohikoenak: Luna, Linda, Laika, Canela, Chispa, Mora, Neska, Beltza eta Beltxa. Eta arrazei dagokienez, erregistratutako txakur gehienak mestizoak dira, eta arraza garbi gehienak, ondokoak, hurrengo ordenean: setter ingelesa, untxaria, Yorkshire, artzain txakur alemana, spaniel bretoia, artzaina eta artzain txakur euskalduna. Nafarroako Txakurren Erroldan (2012) sakandarrek altan emandako txakurrakHerria    Txakur kopurua    Gehien errepikatzen diren arrazakArakil                   39              Mestizoak eta setter ingelesaIrurtzun                14              Setter ingelesa, untxaria eta mestizoakIrañeta                   4              Bakoitza arraza batekoaUharte Arakil       16              Mestizoak eta setter ingelesaArruazu                 8              Untxaria eta setter ingelesaLakuntza             28              Untxaria, setter ingelesa eta mestizoakArbizu                 12              Border Collie eta artzain txakur euskaldunaErgoiena             14              Mestizoak, border collie eta artzain txakur alemana    Etxarri Aranatz    51             Mestizoak, border collie eta setter ingelesaBakaiku               11              MestizoakIturmendi              5              MestizoakUrdiain                18              Mestizoak eta setter ingelesakAltsasu              121             Mestizoak (36), border collie (9), artzain txakur alemana (7)Olazti                   26             Mestizoak eta setter ingelesaZiordia                10              Setter ingelesaGuztira              377