Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako turismoaren, lehen sektorearen, industria-zerbitzuen eta energiaren diagnostikoa egin dute eta herritarrek irailaren 15era arte egin ditzakete euren ekarpenak. Dokumentuak eta informazioa www.sakanagaratzen.com web gunean daude eskuragaiSakanan enplegua sortzea du helburu Sakanako Garapen Agentziak, Cederna-Garalurrek eta Sakantzen Sareak sustatuta sortu den Sakanako Sozio-Ekonomia Behatokiak (SSB). Gaur egungo egoeratik abiatuta enplegua sortzea da xedea, jasangarritasun sozialean, ekonomikoan eta ingurumenekoan oinarrituta. Horrela, eta makina bat eragilerekin batzartu ondoren, Sakanarako plan estrategikoa ontzea erabaki zuten, lau arlo estrategikotan oinarrituta: turismoa, lehen sektorea, industria-zerbitzuak eta energia (biomasa, energia eraginkortasuna eta horri lotuta, eraikuntza). Helburua: enplegua sustatzeko plan estrategikoa ontzeaArlo bakoitza lantzeko lan taldeak sortu ziren pertsona aditu eta arituekin. Horrela, talde bakoitzak bere atalaren diagnostikoa egin du, aipatu arlo estrategiko bakoitzak dituen "ahulguneak, mehatxuak, indarguneak eta etorkizuneko aukerak" jasotzen dituena. Orain, diagnostiko hori gizarteratzeko ordua iritsi da: nahi duenak eskuragarri dauzka aipatu diagnostikoak, www.sakanagaratzen.com web gunean, eta lan taldeek sakandarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituzte. Ekarpenak jasotzeko epea irailaren 15era artekoa da. Herritarren ekarpenak jaso ondoren, Sakanako ahul guneak indartu, indar guneei etekina atera eta etorkizuneko erronkei erantzuteko proposamenak lantzen hasiko dira lantaldeak. Proposamen horiek ondoren behatokiak onartu beharko ditu. www.sakanagaratzen.comProzesuaren informazio guztia, diagnostikoak barne. Informazio gehiagorako Sakanako Garapen Agentziara jo daiteke (Iker Manterola, 674 146 472 telefonoa).