Begirada anitzak Irañetan

Guaixe 2013ko irailaren 6a

Irañetaren historia eta herria bera gehiago ezagutu nahi? Eta horren aitzakian egun pasa eder bat pasa nahi duzu Irañetan. Iganderako eskaintza hori egin du Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak. Jatorri anitzeko pertsonek elkar ezagutzeko aukera ere izanen da. Ongi pasatzeko nahirekin batera, egun guztirako jan-edana eraman beharko dute parte-hartzaileek. Herenegun arte zegoen izena emateko epea zabalik, baina bere kabuz Irañetara joan nahi duenak aukera badu. Immigrazio Zerbitzuarekin batera, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Babestutako Gizarte Enpleguak, Nafarroako Gobernuak eta Irañetako Udalak antolatu dute irteera. Egitaraua9:00etan Irurtzundik Irañetara joatea. 9:30ean Irañetako frontoian ongi etorria. 10:30ean Urruntzure iturburura bisita. 13:00etan Irañetako haritzen bidean pasieran.14:00etan Bazkaria. 15:00etan Jolasak. 17:00etan Etxera buelta.