Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean juniorren eta 2. Urteko kadeteen lasterketa jokatu zen Lizarran, XL Lukingo Udala Saria. 84 km-ko proba 35 txirrindularik osatu zuten eta Mathias REcalde izan zen azkarrena (2:02:01). Burunda Klubeko Quesos Albeniza taldeko Ibai Azurmendi 7.a izan zen, 1:02ra, eta Aralar klubeko Irabia taldeko Pablo Villar 26.a, 3:51ra. Azurmendik tarteko helmugen saria jaso zuen.