Gezurra ari du

Guaixe 2013ko irailaren 13a

Gezurra ari du berriro ere. Irakekin behin eta berriro erabilitako gezurra, gerora Sudan edo Libia bonbardatzeko erabilitako gezur bera, edo Afganistan okupatzeko erabilitakoa. Berriro ere gezurra ari du eta, badirudi, jende asko prest dagoela gezur berdina irensteko.Siria da orain inperialisten jo puntua. Eta eskuinak zein ezkertiar liberalek arrazoibide berdina darabilte: Al-Assad erditik kendu behar da, nahitaez. Inperialismoa, klasikoa edo progresioaz jantzita.Batzuek diote Siria erasoz gero kontsekuentziak ondorioak ezinzni ditugula aurreikusi. Egia da. Baina hori ez da benetako arrazoia Siria ez bonbardatzeko. Hori ondo bizi garenon estatusa galtzearen beldurrez eginiko argudiaketa da. "Ez erasotu Siria, agian gu ere bustitzen garela". Esandakoa, argudiaketa hori darabiltenei bost Siriako herritarrak, bertako ume zein helduak. Bost bertakoen odola, zipriztintzen ez badira.Azkenik badaude betiko arima-ederrak, "bakea" hitza hutsalki erabiltzen dutenak. "Jar daitezela Putin eta Obama ados". Ados zertan? Ba Al-Assad kentzen, noski. Eta zertarako? Ba oposizioko norbait jartzeko edo. Badakizu, diktadura mandodistantziarekin urrutiko agintearekin ezartzeko gaitasuna nahi dute bakezale batzuek.Inperialismoaren aurka kontra gaudenon ardura da gezurra berriro ere herritarren gainean ez erortzea. Siriaren aurkako kontrako interbentzioa arbuiatzea eta erasotzaileak seinalatzea. Bestelako eztabaidek inperioari aurpegia garbitzeko baino ez dute balio. Badakizue: behin engainatzen banauzu errua zurea da; birritan engainatzen banauzu errua nirea da.Galdez Gonzalez Larrañaga