Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Vueltan oraindik bada emoziorako tarterik. Asturiasen dabil itzulia, eta atzo 1. mailako Peña Cabargan despeditu zen etapa, beste 4 mendate pasa eta gero. Haizeak sekulako eragina izan zuen, tropela hamaika zatitan apurtuz. Belkin taldeko Mollemak erasoa jo zuen eta metro bateko tartea atera zion tropelari helmugan, etapa irabaziz. Sailkapen orokorrean aparteko aldaketarik ez. Vincenzo Nibali da liderra, 28 segundora Chris Horner eta 1:14ra Alejandro Valverde dituela. Egindako lan bikainari esker Nicolas Roche 5. Postura igo zen, 3:43era. Samuel Sanchez 9.a da, 7:33ra. Eta sakandarrei dagokienez, Egoi Martinez 30.a da, 57:32ra; Gorka Verdugo 59.a, 1:44:51ra; Jorge Azanza 94.a, 2:23:13ra: Imanol Erbiti 111.a, 2:46:27ra; eta Pablo Urtasun 121.a, 3:02:27ra. Gaur Asturiaseko goi mailako 3 mendi etapetako lehena jokatuko da, 1. Mailako Peña Cabargan despedituko dena. Faboritoen arteko aldea txikia da eta erasoak espero dira. Ea Euskaltelekoek etapa garaipenagatik borrokatzeko aukera duten. Egoi Martinez erasoan eta aurreanOso aktibo dabil Egoi Martinez Espainiako Vueltan. Asteazkenean 16.a iritsi zen Burgosen despeditu zen etapara, eta erasoa jotzeko tartea izan zuen ere. Pirinioetako etapetan ere erasokor aritu da: Castelldefelseko etapan 8.a izan zen eta Formigalekoan 14.a. Atzoko emaitzen faltan, talde onenaren sailkapenean lehena zen Euskaltel, txirrindulari guztien lan bikainagatik. Egoi, Urtasun, Azanza eta Verdugo Sanchez liderraren babesle inportanteenak dira.