Futsal Sakana Txapelketan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Sakanan areto futbola bulkatzeko asmoz, Irurtzungo Xota areto futbol klubari lotutako Leandro Fernandez jokalari ohi eta entrenatzaileak Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa antolatu du, hainbat entitateren laguntzarekin. Sakanan afizionatuen areto futbol txapelketa indartu nahi dute txapelketa berri honekin. Izena ematerakoan bi aukeraFutsal Sakana I. Sakanako Areto Futbol Txapelketan izena emateko epea zabalik dago  irailaren 31ra arte. Antolakuntzatik adierazi digutenez, 4 talderen faltan. Izena ematean ordaindu beharrekoa talde batzuei gehiegitxo iruditzen zitzaienez, bi aukera izango dira: 1.200 euroko izena ematea ordaintzen dutenek istripu asegurua izango dute, eta lesioren bat izanez gero, klinika pribatu batean artatuko lituzkete. Jokalari federatuak ez dira aseguru mota honetan sartzen. Eta 600 euroko inskripzioa egiten duten taldeek ez dute istripu asegururik izango eta lesioak izanez gero Gizarte-Asegurantzara jo beharko lukete. Gainontzeko eskubideak berdinak izango dira guztiendako: gehienez 14 fitxa egiteko aukera, entrenatzailea eta delegatua barne, bi Umbro baloi opari, eta pista eta arbitraje gastuak, doan. www.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, araudia eta izena ematea barne. Facebook eta twitter sare sozialetan baita ere. Harremanetarako: Leandro (670 595 098 telefonoa) edo info@futsalsakana.es.