Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hego Tiroleko Toblach herrian Europako Sega Txapelketa jokatu da asteburuan. Euskal Herriko selekzioarekin batera, Hego Tirol, Alemania, Austria, Suitza eta Eslovenia neurtu dira, nazioarteko eran. Euskal Herriko selekzioak 15 segalari eraman ditu, 5 emakumezko eta 10 gizonezko. Tartean zegoen Altsasun bizi den Bixente Mitxelena oiartzuarra. Gizonezkoek 100 metro karratuko sail bana izan zuten lan egiteko, eta emakumezkoek, berriz, 35 m karratukoa.Euskal Herriko selekzioak nahiko itxura ona eman du. Emakumezkoetan Austria izan da jaun eta jabe, Margit Steinman buru zela. Gizonezkoetan suitzarrak izan dira nagusi Armin Betschart buru, baina euskaldunen emaitzak onak izan dira, Igor Esnaola 4.a eta Bixente Mitxelena 6.a izan baitira.