Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 22an Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikalaren 5. edizioa jokatuko da. Izen-ematea irekita dago. Interesatuek www.kirolprobak.com orrira jo behar dute edo www.uhartearakil-beriain.com web gunean dagoen loturatik bertara sartu, irailaren 16a baino lehen. Oraingoz 76 lagun daude inskribatuta, haien artean zenbait sakandar. Korrikalariek Uharteko pilotalekutik Beriaingo gailurrerako igoera kronometratua egin behar dute, 5 kilometrotan mila kilometroko igoera, eta hortik lasterketaren izena. Aurten lasterketan aldaketak egonen dira: zati handiagoa eginen da menditik barrena, pista zati bat kenduz. Uharteko lasterketa puntuagarria da Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako eta Euskal Herriko Bertikalen Koparako. www.uhartearakil-beriain.comInformazio gehiago web orrian.