Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru saiotan, (garilaren 17an bi eta aurreko astean bata) 29 langabe sakandarrek esperientzia pilotu batean parte hartu zuten. SNEINN programari buruzko azalpenak jaso zituzten guztiek. Saioak despeditu ondoren hautagaiek "dituzten ikasketak eta mentalitate pasibotik-aktibora pasatzeko nahia eta gogoa" aztertuko dituzte. Horrela, 15-20 arteko talde bat aukeratuko dute, 4 hilabeteko programa batean parte hartu ahal izateko. "Eginez ikasi metodologiaren bitartez eta talde lana indartuz, langabetuen artean mentalitate aldaketa bat sortzea da, jarrera pasibo batetik, jarrera proaktibo eta ekintzaile batera aldatzeko".Hiru saioezMondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetasun Unitatea eta MIK Ikerkuntza eta Kudeaketa zentroa, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatzen dute programa hori. Orain arteko hiru saioetara joandako pertsona kopuruarekin antolatzaileak pozik daude "Sakanan kalitate asko dagoela argi geratu delako". Azken saiora joandakoen "jarrera eredugarriarekin oso pozik" daudela nabarmendu dute antolatzaileek. Langabetuei deiaSNEINN programaren inguruko informazio saio berria hilaren 20an izanen da, 9:00etatik 12:00etara, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegoan. Jardunaldi horretan programan erabiliko diren metodologiak eta ekintza praktikoak ezagutzeko aukera izanen da. Langabetu sakandarrak programari buruzko informazioa eskatu eta parte hartzera animatu dituzte. Informazio gehiagorako sneinnsakana@gmail.com e-postara idatzi daiteke.