Kexua gobernuak liburuzain euskaldunik bermatzen ez duelako

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta hainbat udalek Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzari eta Nafarroako Administrazioko Funtzio Publikoko Sailari bilera bana eskatu die egoera zuzendu ahal izateko. Izan ere, eremu euskalduneko liburutegietan Nafarroako Gobernuak euskararen ezagutza meritua besterik ez da. "Horrek euskaraz ez dakiten langileak ipintzeko aukera zabaltzen du", diote UEMAtik. Bi eskaera egin dizkiote UEMak eta udalek Nafarroako Gobernuari. Batetik, plantila organikoan herri horietako liburutegiko arduradunaren lanpostuari hizkuntza eskakizuna jartzea, euskaraz jakitea nahitaezkoa izan dadin. Eta, bestetik, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Liburutegien Sarean dauden udalerrien arteko hitzarmenean hizkuntza irizpideak sartzea eta liburuzainen hizkuntza eskakizunak gehitzeaSakanan liburutegi publikoen sarekoak dira Irurtzun, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutia. Udalek lokala jarri eta haren mantenuaren ardura dute, gobernuak langileena. Azkeneko lekualdatze lehiaketan Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko plazak hutsik gelditu direla azaldu digute, hau da, orain dauden langileak behin-behinekoak direla.ArgudioakUEMAko ordezkariek gogorarazi dutenez, "mankomunitateko udalerrietan herritarren %70etik gora euskalduna da. Euskaldunen tasa are handiagoa da liburutegiaren erabiltzaile nagusi diren 25 urtez azpikoen artean, zehazki % 90etik gorakoa da". Euskararen Legea ere gogora ekarri dute, UEMAko udalerriak eremu euskaldunean egonda "herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta berek hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea" dutela gogoraraziz. Mankomunitateko ordezkarien iritziz, "liburutegiko langileen hizkuntza gaitasunak udalerrietako egoera soziolinguistikoan duen eraginaz jabetuta, aipatu langileen hizkuntza eskakizuna ezartzea beharrezkoa" dela uste dute.Bi eskaerakPlantilla organikoan herri horietako liburutegiko arduradunaren lanpostuari hizkuntza eskakizuna jartzea, euskaraz jakitea nahitaezkoa izan dadin. Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Liburutegien Sarean dauden udalerrien arteko hitzarmenean hizkuntza irizpideak sartzea eta liburuzainen hizkuntza eskakizunak gehitzea