Hizkuntza-eskubideei buruzko tailerrean izen ematea zabalik

Guaixe 2013ko irailaren 13a

Nafarroako Gobernuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren ardura den ikastaro horrek hiru helburu lortu nahi ditu. Batetik, herritarrei zuzenduta burutzen dituzten jardueretan euskararen erabilera bultzatzea. Bestetik, herritarrengan hizkuntza-eskubideei lotutako engaiamendua sustatzea eta, azkenik, langile publikoak kontzientziatu eta sentiberatzea hizkuntza-eskubideen eremuan.Helburu horiek lantzeko aztertuko dituztenen artean daude: munduko hizkuntz aniztasuna eta prozesu globalizatzea; hizkuntza guztiei dagozkien eskubideak eta Euskal Herriko legeak. Horiekin batera, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren berri emanen zaie, baita hark sustatzen duen Euskararen Telefonoarena ere.Izen emateaTailerra azaroaren 14an, ostegunarekin, izanen da, 8:00etan. Bi orduko saio teoriko praktikoa izanen da, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan eginen dena. 20 pertsonendako tokia dago. Lastailaren 11ra arte eman daiteke izena. euskara1@sakana-mank.com helbidera izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia bidali behar dira.