84 edizio beteko ditu Altsasu Txirrindularitza Probak

Guaixe 2013ko irailaren 13a

Igandean puntako tropel amateurra bilduko da Altsasun, goizeko 10:00etan 121 km-ko probari ekiteko. Altsasuko festetan, igandean, 84. Altsasu Txirrindularitza Proba antolatuko du Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA), Altsasuko Udalaren laguntzarekin. 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulari afizionatuak bilduko dituen proba hau Euskaldun Torneorako baliagarria den azken proba izango da. Afizionatuen egutegian proba beteranoetako bat da Altsasukoa, 84. edizioa baita jokatuko dena. Igandean, goizeko 10:00etan hartuko du irteera afizionatuen mailako puntako txirrindulariak bilduko dituen probak.Altamira hirutan eta Lizarraga bitanTxirrindulariek 121 km dituzte aurrez aurre. Altsasutik aterata, Zegamako bidegurutzeraino joko dute lehenik eta behin, handik buelta hartu eta Altsasutik Altamira portua igotzeko. Altamira jaitsita Etxarri Aranatzeraino joko dute txirrindulariek, Lizarragako portua igo eta Arbizutik jaitsita, atzera ere Altsasuraino heldu eta Altamiraraino jotzeko. Berriro ere Etxarri Aranatzeraino hurbilduko dira txirrindulariak bigarrenez Lizarraga igotzeko, eta atzera ere Altamiraraino gerturatuko dira, aipatu portua hirugarrenez igotzeko. Ondoren, Altsasura joko dute eta helmuga Sociedad Deportiva Alsasuaren egoitzaren parean egonen da, Alzania kalean.BermeoBermeok 23 urtez azpiko txirrindulariak bilduko ditu ostiralean, 16:00etan, Lehendakari Txapelketarako baliagarria den Sollube Zirkuitua proba ikusgarrian (94 km).